Gure proiektua 2021eko urrian sortu zen, guztion artean Andoainen bazterketa-arriskuan dauden haurrentzako jostailuak erosteko dohaintzak biltzeko ideia iritsi zenean.
Lehenengo urratsa proiektuaren plangintza izan zen, taldea hiru sailetan banatuz: Komunikazioa, Marketina eta Administrazioa. Orduan sortu ziren webgunea, logoa, sare sozialak, triptikoa...
Azaroaren hasieran, kolaboratzaileak bilatzen hasi ginen, eta erabaki genuen udalak lagunduko zigula gehien. Beraz, haiekin harremanetan jarri ginen proiektua aurkezteko. Erantzunaren zain geundela, merkatu-azterketa egiten hasi ginen. Emaile posibleak segmentatzen hasi ginen, Profil Pertsona metodoa erabiliz. Enpresen kasuan, haiekin harremanetan jartzeko zerrenda bat egin genuen.
Ondoren, Martin Ugalderekin eta La Salle Berrozpeko IGEarekin harremanetan jarri ginen, lankidetzak edota dohaintzak lortzen saiatzeko. Harreman horren ondoren, bilera bat egin zen biekin, eta harrera eskuzabala izan genuen.
![](https://static.wixstatic.com/media/dcee5e_fda6142c693e4531aa9ad9bf1cc840aa~mv2.jpg/v1/fill/w_980,h_1307,al_c,q_85,usm_0.66_1.00_0.01,enc_auto/dcee5e_fda6142c693e4531aa9ad9bf1cc840aa~mv2.jpg)
Bi bilerak egin ondoren, Andoaingo alkateordezkoarekin, Mari Jose Izagirre, bildu ginen, gure proiektua aurkezteko. Aurrerago, berriro elkartu ginen baina Ana Sanz (Gizarte Zerbitzuen arduradun), Maider Lainez (Alkatea) eta Marivi Olano (Diario Vasco)-ekin.
![](https://static.wixstatic.com/media/dcee5e_8864386d444e438c81244cbaf7ab45bf~mv2.png/v1/fill/w_681,h_595,al_c,q_90,enc_auto/dcee5e_8864386d444e438c81244cbaf7ab45bf~mv2.png)
Proiektua pixkanaka-pixkanaka bideratzen ari zen, zer jostailu oparitu genezakeen jakiteko, Caritasekin bildu ginen. Caritasek bat egin zuen proiektuarekin, eta laguntza eskeini zigun. Laguntzaileak izan arren eta jostailuekin nondik jo genezakeen jakinda ere, dirua biltzeko beharra genuen. Horretarako, sare sozialak sustatu genituen, dohaintzetarako gaitu genuen banku-kontua, Jose María Mendiola, S.A. enpresaren lankidetza lortu genuen eta, azkenik, merkataritza-lokalen baimenarekin itsulapiko solidario bat instalatu genuen.. Horretaz gain, Andoaingo azokan izan ginen bi larunbatetan.
![](https://static.wixstatic.com/media/dcee5e_e3aa1ef1e62940f2b6e721e98d2b22d0~mv2.jpg/v1/fill/w_980,h_551,al_c,q_85,usm_0.66_1.00_0.01,enc_auto/dcee5e_e3aa1ef1e62940f2b6e721e98d2b22d0~mv2.jpg)
![](https://static.wixstatic.com/media/dcee5e_58c3a495a8a54370803c364b4e286d67~mv2.jpg/v1/fill/w_980,h_735,al_c,q_85,usm_0.66_1.00_0.01,enc_auto/dcee5e_58c3a495a8a54370803c364b4e286d67~mv2.jpg)
Azokaren bigarrengo egunean, hau da, abenduaren 18an jostailu dendetara gerturatu ginen, umeen opariak erosteko. Behin opariak genezkala, hauek ordenatzen hasi ginen hala nola, familietan banatzen eta Caritaseko bolondresei lana errazteko. Nola Cáritas izan zen haurren zerrenda erraztu zigun erakundea, hauek izan ziren opariak banatzeaz arduratu zirenak. Abenduaren 22an, opariak entregatzera gerturatu ginen.
![](https://static.wixstatic.com/media/dcee5e_661a9f896eb54481a951ff527c2c924d~mv2.jpg/v1/fill/w_501,h_891,al_c,q_85,enc_auto/dcee5e_661a9f896eb54481a951ff527c2c924d~mv2.jpg)
![](https://static.wixstatic.com/media/dcee5e_d381073f486a48f1b27fa64b975a60ab~mv2.png/v1/fill/w_980,h_551,al_c,q_90,usm_0.66_1.00_0.01,enc_auto/dcee5e_d381073f486a48f1b27fa64b975a60ab~mv2.png)
Bi argazki hauekin, bide polit hau ixten dugu, baina ez betirako, izan ere, hurrengo gabonetan proiektu honekin jarraitzea gustatuko litzaiguke.
Hemendik, Andoaingo hostalarieie eskerrak eman nahi dizkiegu kolaboratzeagatik. Cáritaseri implikazio eta laguntzagatik. Jose María Mandiola, S.A.ri bere kontribuzioagatik. El Diario Vascori proiektuari bisibilitatea emateagatik. LaSalle Berrozpeko irakasle, ikasle eta AMPAkoei, egindako kontribuzioagatik. Andoaingo Udaletxari. Martín Ugalde Kultur Parkeari, eta orokorrean proiektuan parte hartu duzuen pertsona guztiei.
Gure proiektuaren bidea kontatu ondoren, hona hemen gure Making Off-a, nun aurretik azaldutakoa bideo batean aurkituko duzuen.
Honekin zuetaz eta proiektuaz agurtzen gara, oraingoz gutxienez eta hurrengo gabonetan aurkitzeko fedearekin.
Poztailuko taldea.
![](https://static.wixstatic.com/media/dcee5e_16fdebdde8d3403b9175f6949c2be274~mv2.jpg/v1/fill/w_980,h_735,al_c,q_85,usm_0.66_1.00_0.01,enc_auto/dcee5e_16fdebdde8d3403b9175f6949c2be274~mv2.jpg)
Comments