GURI BURUZ
MISIOA
POZTAILU plataforma digital eta sozial bat da eta bere helburua Andoaingo eragile (enpresak, erakunde publikoak, partikularrak, etab.) desberdinen dohaintzak jasotzea da, gizarte bazterketa arriskuan aurkitzen diren bertako umeek Gabonetan jostailuak izan ditzaten.
Beraz, babesgabeko haurrei eta gazteei, entretenimendu aukerak eskeini eta beraien adinaren araberako jostailuen bidez garapen aproposa izatea dugu helburu, marjinazio eta esklusio soziala albo batera utziz. Hau dela eta, nahi duen edonori, ahal duen einean, gure proiektuan parte hartzeko aukera luzatzen diogu.
IKUSPEGIA
POZTAILU S.coop enpresaren sorrerak, gaur egungo gizartean elkartasuna sustatzea du helburu, txikitatik jasaten diren desberdintasun sozioekonomikoen berri emanez eta sentsibilizatuz.
Hori dela eta, gure ekintzek gizartean eta bizi dugun garaian duten eragina aintzat hartu nahi dugu, gure ekimenarekin bat egiten duen guztiari arrastoa utziz.
Haur eta gazteek gure sostengua izan dezatela, haien erreferente bilakatuz, beraien garapen eta integrazio aukeren alde egiteko. Horrez gain, gurekin bat egiten duten pertsonek ekarpen txiki batekin, irribarreak sortzea lortuko duten poztasuna eskaintzea.
BALIOAK
Elkartasuna
Konpromisoa
Bikaintasuna
Gardentasuna
Humanismoa
Parte hartzea
Baikortasuna
Unitatea